Soldata jaitsieraren eta lanegunen igoeraren aurka 24 orduko lanuztea eginen dute gaur Arcelorreko langileek

Ttipi-Ttapa 2012ko ira. 20a, 10:29
Arcelorrek Legasan duen lantegia.

Gastu laboralak %25 murriztu nahi ditu enpresako zuzendaritzak

Orain indarrean dagoen lan hitzarmena alde batera utzi eta estatu espainiar guztiko Arcelloreko langileen soldatak %10 murriztu nahi ditu enpresako zuzendaritzak eta horrez gain, lanegunak %6 igo nahi dituzte, urtean hamabi egun gehiagoz lanaldia luzatuz. Gisa berean, hiru urterako soldatak %6an izoztu nahi ditu eta antzinatasuna %3an izoztu.

Espainiako Gobernuak joan den otsailean onartutako lan erreforma indarrean paratu nahi du Arcelor Mittal enpresako zuzendaritzak eta ajuste edo doikuntza plan gogorrak iragarri ditu. Proposatu duenaren arabera, gastu laboralak %25 murriztu nahi ditu eta horrela egin nahi du hori: orain indarrean dagoen lan hitzarmena alde batera utzi eta estatu espainiar guztiko Arcelloreko langileen soldatak %10 murriztu nahi ditu eta horrez gain, lanegunak %6 igo nahi dituzte, urtean hamabi egun gehiagoz lanaldia luzatuz. Gisa berean, hiru urterako soldatak %6an izoztu nahi ditu eta antzinatasuna %3an izoztu.

Egoeraren aitzinean, ortzegun honetarako, hilak 20, mobilizazioak deitu dituzte Arcelor Mittalekoko planta guztietan. Lesakako langileen batzordeak ere deialdiarekin bat egin du eta 24 orduko lanuztea eginen dute. Astelehenean berriz bilduko dira zuzendaritzarekin eta orduan erabakiko dute hortik aitzinera zer egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun