TTIPI-TTAPAk ez ditu altxatuko publizitate eta harpidetzen prezioak

TTIPI-TTAPA 2012ko ira. 20a, 10:03

BEZaren igoerak dakarren kostu gehigarria bere gain hartuko du

BEZaren igoerak bezeroengan eraginik izan ez dezan, prezioei eustea erabaki du TTIPI-TTAPAk. Publizitate tarifei eta harpidetza kuotei eragiten die BEZaren igoerak, bi kasu hauetan %18tik %21era igo baita zergaren tasa espainiar estatuan. Hala ere, 2012an onartuta­ko prezio eta tarifek bere horretan segituko dute urtea bukatu arte.

Orrialde osoko publizitatea 6 zentimo azpitik
Bertze edozein euskarri-publizitariorekin konparatuz gero, TTIPI-TTAPAren publizitate tarifak izugarri konpetitiboak dira. Eta baieztapen hori frogatzeko zenbakien nondik-nora­koak argitzea da hoberena. TTIPI-TTAPAk 6.000 aleko tirada du eta CIESek 28.000 irakurle aitortu dizkio 2012ko lehen neurketan. Hartara, orrialde osoko publizitatearen kostua (345 euro BEZ barne) 6.000 aleren artean zatituz gero, orrial­de bakoitzaren kostua aleko 0,057 zentimokoa dela ateratzen da, kolo­rezko fotokopiarik merkeena baino 10 aldiz mer­keago, gutienez. Eta kolorezko fotokopia hori norbaitek etxez-etxe banatu nahiko balu, banaketaren kostua ere erantsi beharko lioke kopiaren gastuari.
 
HARPIDETZA ETA TTIPI-TXARTELA
Harpidetzen pre­zioak eta Ttipi Txartelarenak ere ez dira gares­tituko aurten. Urtarriletik abendura argitara­tzen diren 24 zenbakien­gatik 32 euro ordain­tzen dira Malerreka, Baztan, Bertizarana eta Urdazubin. Leitzako harpidedu­nek 16 euro ordaindu dute aurten urte osoko harpidetzagatik eta eskualdetik kanpo hego Euskal Herrian eto Espainian bizi direnek, aldiz, 38 euro. Ipar Euskal­ Herrian, berriz, 56 euro.
Ttipi Txartela egitea erabakitzen dutenek, ordea, abantaila gehiago dituzte (aldizkaria doan, erosketak merkeago, zozketak…). Hasieran 40 euro ordaintzen dute baina Errentaren Aitorpena egitean Nafa­rroako Gobernuak 10 euro itzultzen dienez, harpidetza soila egitea baino errentagarriago ateratzen da azkenean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun