Euskaraz solasean, idazten eta irakurtzen erakusteko ikasturte berria prestatu dute euskaltegiek

Gurutze PIKABEA 2012ko ira. 19a, 17:24

Bortzirietako Euskaltegiko ikasle eta irakasleak duela hiru urte sagardotegira egindako ateraldian. Bortzirietako Euskaltegia

Matrikula egiteko epea zabalik dago

Baztango AEK eta Bortziriak, Ma­le­­rreka eta Leitzaldeko IKA euskaltegiek matrikula­tzeko epeak za­baldu dituzte. Iraila­ren 26ra arte apunta­tzen ahal da Bazta­nen eta gainerakoetan hilaren 28ra arte. 

 

Euskaraz irakurtzen eta idazten ikasi, euskara­ maila hobetu, zorroz­tu... Azken batean, gurea den hizkuntza errazago eta ero­soago erabili. Ho­­rre­tarako aukera pa­re­gabea es­kain­tzen dute­ euskalte­giek. Euskaraz solastu bai, baina alfabetatu gabeek irakurtzen eta idaz­ten­ ikas dezake­te, eta euskaraz deus ez dakite­nak hu­tse­tik has daitezke. 

Azken urteotan, euskaltegietan matrikulazioak beheiti egin du eskual­dean. Hala diote datuek eta hala diote euskaltegietako arduradunek. Ba­tzuentzat Nafa­rroa­ko Gobernuaren hiz­kuntza-po­li­tika da eran­tzu­lea, jen­dea erlaxatu delako. Ber­tzeentzat, gurasoek hau­rrek eskolan ikasita nahi­koa dela uste dutelako eta kanpokoek hemen jendeak gaztelaniaz­ badakiela ikusita ikasteko beharrik ez dutelako sen­­titzen... Aitzineko ikas­tur­­­­tean, Baz­tan, Bor­tzi­riak, Leitzaldea eta Male­rre­kako euskaltegietan 200 bat ikasle ibili ziren. Aurtengo ikasturtea ere prest dute eta urrian hasiko diren klaseetara apuntatze­ko epeak zabalik daude: IKAk Lesakan, Beran, Lei­tzan eta Donezteben dituen euskaltegietan izena emateko azken eguna­ irailaren 28a izanen da. Baztango AEKn hilaren 26rako itxi nahi dute­ ma­trikula­zioa nahiz eta ­urrian dei­tzen duena ere hartuko dutela adierazi.

 Maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere, beheko urra­tse­tik hasita EGA bitarte­. Eskaeraren arabera, iraupen desberdineko ikasta­roak izan daitezke. Eta ho­rrez gain, ikastaro bere­ziak ere badira aukeran. 

Bortzirietan, adibidez, hainbat be­­rrikun­tze­kin hasiko dute ikasturtea. Batetik, gura­soen­­tza­ko­ ikastaro bereziak­ pres­tatu dituzte, oinarriz­ko mai­lan. Astean­ lau orduz, gurasoak klasean daude­nean hau­rrak­ begi­rale batekin egonen dira. Eta hilabetean behin, hau­rrak, gura­soak eta begiralea el­kartu eta jola­sak eta kantak lan­du­ko dituz­te. Hau­rren­ga­tik ez da deus ordaindu beharko, Bor­tzi­­­rie­tako Euskara­ Man­­­ko­mu­nita­teak bere gain hartuko baitu gastua. Ber­tze­ be­rri­kuntza eus­ka­ra ho­be­­tze­­ko oi­na­rrizko ikasta­roa da, urritik aben­dura, astean lau orduz. Ira­ku­rriz goza­tze­ko, udal kon­­tue­tan arazo­rik ez izateko, datak, zen­ba­kiak eta abar ongi idaz­ten ikasteko eta erra­ten de­na nola­ idatzi ikasteko­ lagun­tza emanen da. Hika lan­tze­ko oina­rrizko ikasta­ro prak­­ti­koa ere proposatu da, astean­ lau orduz, urritik abendura. 

Bertzalde, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Bortzirietako­ IKA euskaltegiaren elkarlanaren ondorio, manko­mu­ni­tateak urtero diruz lagun­tzen du euskaltegia­, eta hala, Bor­tzirietako herrita­rrek matrikula merkexeagoa dute. Horrez gain, ikasleek, langabe­tuek­ eta diru sa­rrera urriak­ dituztenek manko­mu­nita­teari diru lagun­tza es­ka­tzen ahal diote urria­ren 31 baino­ lehen. 

Euskara ikasleen aha­legi­na txalo­tzeko, urrian­ euskaltegian hasiko dire­nen artean bi matrikula edo telefono­ eramanga­rri (euska­ra ikas­teko aplikazioekin) ere zozketatuko ditu Bortzirietako Mankomunitateak. Euskalduntzen hutse­tik hasten direnen artean telefono era­mangarria edo matrikula zozketatuko da, eta, gainerako ikasle guztien artean, bertze telefono eramangarri edo matriku­la bat, bi kasuetan bietako bat aukera­tzeko. Zoz­keta urriaren 11n eginen da. Gisa berean, mankomunitateak ikasleei doan­ eskainiko die euskara ikas­teko smart­hphone­ra­ko kxo! aplikazioa.

 

MATRIKULAZIOA

Lesakan 948 637796­ra deitu behar da, Beran 948 625019ra, Do­nez­teben 948 451555era, Lei­tzan 948 610776­ra eta Baztanen 948 452471era.

 

 

DATUA
200
IKASLE
inguru ibili ziren joan den ikasturtean Baztan, Bortziriak, Malerreka eta Leitzaldeko euskaltegietan. Klaseak ematen 12 irakasle aritu ziren, batzuk lanaldi osoan eta bertzeak orduka.

 

 

EUSKALTEGIAN EUSKARAZ IRAKURTZEN ETA IDAZTEN IKASI DUTENEN BIZIPENAK

 

Manuel AGIRRE  |  BERA

 

«Edozeini erranen nioke euskaraz ­­alfabeta­tzeko, saiatzeko, posible delako, eta ­aberasgarria delako»

Euskaraz solasteko arazorik ez du sekula izan, baina irakurtzeko eta idazteko bai, eta horregatik erabaki zuen bere garaian Manuelek euskaraz alfabeta­tzeko euskaltegira jotzea. Aitortu digunez, «falta bat sumatzen nuen, eta adibi­dez, TTIPI-TTAPA gure eskualdean sortu­ zenean, zail­ egiten zitzaidan irakur­tzea. Gu baserrian­ euskaraz bizi ginen, eta gero, irakurtzeko eta batez ere idazteko, aski zen ohartxo bat, hura erdaraz egiten genuen. Nik ikas­keta guztiak erdaraz egin nituen eta behar bat suma­tzen nuen». Euskaraz alfabetatzeko prozesua «ikaragarri ona» izan zela kontatu digu Agi­rrek, «ez bakarrik ikasteagatik, baizik eta irakaslearekin eta ikaskideekin sortu zen giroagatik. Ikasleak arlo ezberdinetakoak ginen, eta hori aberasgarria zen, eta elkar aunitz laguntzen genuen». Eta euskal­tegian gustura ibiltzeaz gain, euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteak «lehen nuen­ behar hori gainditzeko» balio izan dio Agirreri. «Irakurtzeko beldurra kendu nuen. Idazteko berdin», dio. Gaineratu digunez, «lantegian txanda aldaketan edozein lankideri notatxoa uztean, lehenago erdaraz egiten genuena, orain euskaraz egiten dugu. Berdin familiako kideen artean, gaur egungo e-postak bidaltzeko, eta abar». Bere esperientzia baikorra izan dela ­ikusita, alfabetatu gabekoei eta «edozeini» euskaraz idazten eta irakurtzen ikastera animatzeko erran nahi izan die, saia­tzeko, bere hitzetan, «posible delako, eta aberasgarria delako. Gero, erraterako, berdin-berdin solasten ahal zara Iparraldeko batzuekin edo Gipuzkoako batzuekin, inolako kezkarik gabe, beldur hori ken­tzen duzulako. Eta badakizu ongi idazten eta zure euskalkia ere manten­tzen. Hori ere garrantzitsua da: Bortzirietako Euskaltegian bertako euskara zain­tzen dute». 

 

 

 

Rosa EUGI  |  IGANTZI-BERA

«Alfabetatzea ez da euskaraz irakurtzen eta idazten ikastea bakarrik, gure ­kultura ere jasotzen dugu»

Rosa institutuan hasi zen euska­raren garran­tziaz ohartzen, berak dioen beza­la, «euskara­ altxor bat genuela konturatzen, arba­soen­­gan­­dik­ ja­soa. Mendez mende eraso au­nitz pairatu­ zuela, eta oraindik irauten zuela, frankismoan aunitz sufritu arren, eta az­ken fi­nean, gure baitan zegoela bere bizi­rau­pe­na». Horre­kin kontzientzia hartu zuen, «eus­karaz­ gehi­xeago egin nahi­ nuela­ jabetu nin­tzen, eta ira­kurtzen eta idazten ikasi behar nuela». Euskaltegian hasi zenean, «hasieran­ hagitz zaila» egin zitzaiola­ erran digu: «euska­ra­ ba­tua zen, eta ni ez nen­goen­ horre­ta­ra ohitua. Nik hemengo­ euska­ra ezagutzen nuen. Poliki-po­liki eta ahalegin­ handiz, irakasle ikas­ke­tak egin nituen euskaraz, eta EGA ere orduan­ atera nuen». Euskaraz irakasten duenez, al­fa­be­­tatua izatea bere la­nerako­ «ezinbertze­koa» dela dio, baina­ ho­rrez­ gain, euskaraz irakur­tzen eta idazten ikas­teak eus­karaz­ ge­­hiago­ egiteko kon­tzien­­­tzia­ har­tze­ko balio­ izan omen dio: «fami­liarekin, la­gune­kin, ezagune­kin, ezezagune­kin... Biko­tea­rekin dena­ euskaraz egiten dut, eta jaki­na da gure adineko bikote euskal­dun­ auni­tzek erdaraz egiten dutela, nahiz­ eta seme-alabei euskaraz egin». Alaben ikas­ketak ja­rrai­tzen, euskal prentsaz eta literaturaz gozatzen, ad­minis­trazioare­kin­ ha­rre­mana euskara izaten, eta hainbat gauza­tan lagundu diola ere azaldu digu. Hala, «mundu guztia» alfabeta­tze­­ra animatu du: «alfabetatzea ez dela­ko euskaraz irakurtzen­ eta idazten ikastea bakarrik, gure kultu­ra­ ere jasotzen dugu, gure jatorriaz­ ohartzen­ gara, eta gure­ burua hobeki ezagutzen la­gun­tzen digu». Alfabetatzearen in­gu­ruan, gogoeta sakona egin beharko genuke, bere hitzetan: «har dezagun pertsona­ erdaldun bat, erdaraz hitz egiten duena, baina ez dakiena irakurtzen eta idazten. Nola ikusten dugu pertsona hori? Eta euskal­du­nen kasuan? Ez badaki euskaraz irakur­tzen eta idazten, ez al da erdaldun horren parekoa?».

Oskar TXOPERENA  |  IGANTZI

«Alfabetatu gabeak euskaldun osoak izatera ani­matu nahi ditut. Esfor­tzuak konpentsazioa ekartzen du»

«Emazteak eta biok elkarrekin erdaraz egiten genuen, Igantziko bertze hainbat gaztek bezala. Elkarrekin solasean ari ginen batean, zergatik egiten ote genuen erdaraz planteatu genuen. Poliki-poliki  elkarrekin euskaraz egiteko konpromisoa hartu genuen. Hortik etorri zen euskaltegi batera joateko erabakia». Horrelaxe, «bat-batean», erabaki zuten Oskarrek eta bere emazteak euskaraz alfabetatzea. Irungo AEK euskaltegian hasi ziren: «urte batez astero-astero pare bat orduz joan­ ginen, eta horixe izan zen alfabetatze­ko prozesua». Kontatu digunez, «ez dut ukatuko hasieran neketsua izan zela, eska­tzen zituen orduengatik, joan-etorriak... Baina izugarri gustura ibili ginen, eta nik behinik behin hagitz oroitzapen onak ditut». Eta orain, euskaraz irakurtzen eta idazten ikasita, bi satisfazio mota lortu dituela azaldu digu Oskarrek: «bata per­tsonala, zure ama hizkuntza menpera­tzea eta modu normal batean zure hizkun­tzan mugitzea. Eta ber­tzea, ate aunitz ireki dizkidala irakurtzen eta idazten ikasteak. Kultura aldetik, TTIPI-TTAPAn ari­tzeko modua ekarri dit, eta bertze lan ba­tzuk egiteko aukera ere bai, erraterako, toponimiari buruzko lanak. Gero, seme-alaben ikasketetan eurei laguntzeko eta euren zereginak segitzeko. Alde guztietatik ez diot gauza onik bertzerik ikusten». Euskaraz idazten eta ikasten jakitea beretzat aberasgarria izan dela kontuan hartuz, mezua bidali die alfabeta­tuak ez direnei: «gure adinekoak, baita gazteagoak ere, alfabetatuak ez direnak esfortzu ttiki bat egitera animatuko nituzke, eta, nik uste, esfortzu horrek konpentsazioa ekartzen duela azkenean, bizimodu honetan eta gure hizkuntza hobeki mugitzeko aukera emanen dielakoz. Animatu nahi ditut, nolabait, euskaldun osoak izatera». 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun