Turismoko eskualdeko zenbait enpresa ttiki eta ertainei dirulaguntzak eman dizkie Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 18a

Berrikuntza eta mantentzei-lanei eta altzarietan eta ekipamendui dagozkion inbertsioak lagunduko dira

Nafarroa osoan, guztira 398.744 euro emanen ditu 31 enpresen ar­tean banatzeko. Alde batetik, establezimenduetan egindako berrikuntza eta mantentze-lanetara bideratutako laguntzak dira eta bertzetik, altzarietan nahiz ekipamenduetan egindako inbertsioak laguntzeko.

Turismo arloan ari diren enpresa ttiki eta ertainei dirulaguntzak eman dizkie Nafarroako Gobernuak. Nafarroa osoan, guztira 398.744 euro emanen ditu 31 enpresen ar­tean banatzeko. Alde batetik, establezimenduetan egindako berrikuntza eta mantentze-lanetara bideratutako laguntzak dira eta bertzetik, altzarietan nahiz ekipamenduetan egindako inbertsioak laguntzeko.

Dirulaguntza jasoko duten enpresen artean, badira batzuk eskualdekoak: Lesakako Atxaspi hotela, Urdazubiko Irigoienea hostala eta Oronozko Salazar ostatua, Zigako Etxezuria landetxea, Azpilkuetako Labakia eta Labakizarra lande­txeak, Erra­tzuko Kastonea I eta II apartamentuak eta Arantzako Aterpe eta Bertizko ater­peak.

2011ko azaroaren 16tik 2012ko azaroaren 15era bitartean egindako obrak subentzionatuko dira eta deialdiaren onuradunek azaroaren 15era bitarteko epea izanen dute egindako inbertsioa justifika­tzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun