Gaizki ekin diote denboraldiari eskualdeko futbol talde nagusiek

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 17a

Beti Gaztek berdindu egin zuen Mastegin jokatutako lehen partidan. Telletxea

Lesakako Beti Gaztek berdindu egin zuen eta Baztan, Aurrera eta Doneztebek galdu

Ez dute emaitza onegirik lortu eskualdeko futbol talde nagusiek 2012-2013 denboraldiko estraineko jardunaldian. Lesakako Beti Gaztek berdindu egin zuen etxean, azken minutuan gauzatutako penalti bati esker. Baztanek eta Aurrerak etxean eta Doneztebek kanpoan galdu egin zuten.

Ez dute emaitza onegirik lortu eskualdeko futbol talde nagusiek 2012-2013 denboraldiko estraineko jardunaldian. Lesakako Beti Gaztek berdindu egin zuen etxean, azken minutuan gauzatutako penalti bati esker. Baztanek eta Aurrerak etxean eta Doneztebek kanpoan galdu egin zuten. Hauek izan dira emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 2 (Oier Iantzi eta Igor Gurrutxaga) – Trintxerpe 2

 

Nafarroako Preferente mailan

Baztan 1 (Urrutia)– CD San Cristobal 2

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Lezkairu 2 – Doneztebe 0

Aurrera 1 (Martxel)– CD Kirol Sport 4

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun