Baliabide murrizketekin hasi da ikasturte berria

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 20a

5.109 ikaslek ekin diote ikasturteari Baz­tan, Bortziriak, Bertizara­na, Malerreka, Lei­tzal­dea, Urdazubi-Zugarramurdi, Sara eta Senperen, joan den urtean baino 194 gehiagok. Hiz­kuntza ereduetan, D ere­duak segi­tzen du ikasleen aukera na­gusia izaten, nabarmen. Ikasturte honetako nobe­dadea Nafa­rroako Go­bernuak egindako mu­rriz­ketak dira. Lanordu gehiago dituzte irakasleek (haur eta lehen hez­­kuntzan 23 ordu lektibotik 25 ordura, bi­ga­rren­ hezkuntzan 18 ordu­tik 20 ordura). Zenbait ikaste­txetan irakasle gu­ttia­go­ dira eta gelako ikasle kopurua ere igo egin da batzuetan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun