Plazaolako BTT ibilaldia eta Maratoi Erdia iragarri dira iganderako

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 14a

Mendi bizikletan hiru ibilbide izanen dira aukeran

Natur bideen Europako Eguna dela aprobetxatuz, bi ekimen prestatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak igande honetarako, irailaren 16rako: IX. Mendi Bizikleta Martxa alde batetik, eta VI. Maratoi Erdia bertzetik.

Natur bideen Europako Eguna dela aprobetxatuz, bi ekimen prestatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak igande honetarako, irailaren 16rako: IX. Mendi Bizikleta Martxa alde batetik, eta VI. Maratoi Erdia bertzetik.

Maratoi Erdia aukeratzen dutenek Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugatik, Urtotik Lekunberrirako bidea egin beharko dute, 21 kilometro. 09:30ean aterako dira. Izen-ematea lasterketa baino lehen egin behar zen eta osteguna zen azken eguna.

Mendi Bizikleta Martxa nahiago dutenek hiru ibilbide izanen dituzte aukeran: 40 kilometrokoa (Andoain-Lekunberri), 15 kilometrokoa (Leitza-Lekunberri) eta haurrentzat 4 kilometrokoa (Lekunberri-Mugiro-Lekunberri). Kasu hauetan aitzinetik edo egun berean eman daiteke izena.

Ibilbide luzea aukeratzen dutenek izena aitzinetik ematen badute 13 euro ordaindu beharko dituzte eta egun berean 18 euro; hamabortz kilometrokoa aukeratuz gero, aitzinetik 9 euro eta egunean bertan 12 euro; lau kilometroko bidea aukeratzen duenak aitzinetik 2 euro eta egun berean 3 euro ordaindu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun