Bukatu da udako atsedenaldia eta aurredenboraldia. Bai bederen eskualdeko futbol talde nagusientzat, asteburu honetan ekinen baitiote beraien ligei. Lesakako Beti Gazte Gipuzkoako Ohorezko mailan, Baztan Nafarroako Preferenten eta Doneztebe eta Aurrera Nafarroako Erregionaleko lehen mailan ariko dira. Hurrengo asteburuan, Berako Gure Txokoaren eta Beti Gazteko bigarren taldearen txanda izanen da. Gainera, elkarren arteko derbiarekin ekinen diote denboraldiari. Beraiekin batera, gainerako futbol taldeak ere hasiko dira eta gero, eskubaloi, areto-futbol, saskibaloi eta errugbikoak ere.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte – Trintxerpe, igande arratsaldeko 18:00etan Lesakako Mastegin.
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – CD San Cristobal, larunbat arratsaldeko 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
CD Lezkairu – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 19:00etan.
Aurrera – CD Kirol Sport, larunbat arratsaldeko 17:30ean Leitzako Arkiskilen.
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Baztan – CD Ardoi, larunbat goizeko 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.