Urritzokietako Santa Kruz bestak ospatuko dituzte egunotan Etxalarren

Irune eta Itsaso 2012ko irailaren 13a

Giro bikaina izanen da aurten ere Urritzokietan. Artxiboko argazkia

Ortziralean eta igandean izanen dira ospakizunak

Urtero bezala, aurten ere Urritzokieta auzoan Santa Kruz bestak ospatuko dira. Irailaren 14an, ortziralean, Santa Kruz eguna izaki, goizeko 11:30ean meza izanen da Santa Kruz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako hamaiketakoa. 18:00etan txokolatada eskainiko dute Sainduneko zubian hurbiltzen diren guz­tien­tzat eta 20:30ean afaria eginen dute auzotarrek.

Irailaren 16an, igandea, 11:30eko mezaren ondotik, 12:30ean trikitilariek kalejiran auzoa zeharkatuko dute. 14:00­etan asaua eginen da Sainduneko Zubian eta bazkaldu ondotik mus eta partxis txapelketak. 17:30ean jokoen txanda izanen da: lasterketa bi lagun elkarri hankak lotuta, zartagi jaurtiketa eta zaku lasterketa. 18:30ean erromeria eginen da eta 20:30ean afaria. Triki­ afalondoa alaituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun