Donato Larretxeak eta Otañok irabazi dute Latasa Saria

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 13a

Ramon Latasa sarian aritu ziren aizkolariak, antolatzaileak eta udal agintariak. Josemari TELLETXEA

Gazteetan Rekondo eta Erasun garaile

Donato Larretxeak eta Unai Otañok irabazi zuten abuztuaren 12an Ramon Latasaren omenez Sunbillan jokatu zen aizkora saria. Gazteen mailakoan, berriz, Jon Rekondo leitzarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak lortu zuten txapela. 500 ikusle baino gehiago bildu ziren frontoian saioa ikusteko.
Maila nagusian, hiru bikote aritu ziren, eta bakoitzak lau lan ezberdin egin behar izan zituen. Nazabal eta Arrospide indartsu hasi ziren, eta azkeneko probara ere hiru segundo aitzinetik iri­tsi ziren. Iraupen proban, ordea, Otaño eta Larre­txea aunitzez ere gehiago izan ziren eta alde nabarmena kendu zieten gainerakoei (39:52). Nazabal eta Arrospide bigarren izan ziren (40:58). Aitzol Atutxa eta Juanjo Lopez, berriz, hasierako probatik gelditu ziren gibelean, eta kasik 6 minutu gehiago behar izan zuten (45:40).
 
GAZTEETAN REKONDO ETA ERASUN
Helduen mailaz gain, gazteena ere erakarga­rria zen, eta hor Jon Rekondo leitzarra eta Ander Erasun aurtiztarra gailendu ziren (31:24). Maila honetan bikote bakoitzak hiru proba ezberdin egin behar izan zituen. Txapeldunak hasieratik paratu ziren aitzinetik, baina ez zen alde handirik egon. Emoziorik handiena bigarren posturako egon zen. Muger­tza II.ak eta Oihan La­rretxeak lortu zuten postu hori (32:36), baina Otaegi eta Olano I.a ere gainean izan zituzten (32:54). Azkeneko bi bikoteen artean 18 segundoko tartea bertzerik ez zen izan bukaeran.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun