Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui (Gatibu), Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallusek parte hartuko dute larunbat honetan, irailak 22, Iruñeko Gayarre antzokian eginen den ikuskizunean. TTIPI-TTAPAk hamar sarrera eskuratu ditu eta TTIPI-TTAPAra deitzen duten lehenbiziko bortz lagunen artean banatuko ditu, bakoitzari bina sarrera emanez. Ikuskizuna 21:00etan izanen da. TTIPI-TTAPAko telefonoa (0034) 948 635458 da.