Seigarren aldiz irabazi du Fernando Etxegaraik Sarako Kontrabandisten lasterketa

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Abuztuaren 19an Sarako Kontrabandisten lasterketa egin zuten korrikalarietako batzuk. Josemari TELLETXEA

33 lasterketarik egin dute proba

Sarako Kontrabandisten lasterketa seiga­rren aldiz irabazita, marka berria egin du Fernando Etxegarai beratarrak. Orain arte, Sarako Ramuntxo Lamothe eta Etxe­garai pare-parean ze­biltzan bakoi­tza bosna txapelekin. Erdietsi berri duen markari esker, Etxegarairen esku dago orain errekor berria.
 
Denborei begiratuz,  ordea, aurten ez zen markarik hobetu; konparaziora, 2006an, Etxegaraik berak 38 minutu eta 36 segundotan egin zuen­ proba. Eta aurten, 39:11 behar izan zuen itzu­lia osatzeko, biga­rren postua eskuratu zuen Ezpeletako Benoit Corik baino lau minutu gu­ttia­g­o. Lehenbiziko emakumea, berriz, Lurdes Oiar­tzabal lezoarra izan zen (55:24), sailkapen oroko­rrean 22. postuan.
 
Gainerakoan, 33 lasterkarik parte hartu zuten proban, 18 herri ordezkatuz. Sarako la­s­terketa hau egiten hasi zirenetik, antolatzai­leek­ errekaren bi aldeetako lasterkariak­ gonbidatzen dituzte parte hartzera deus ordaindu gabe, gehienez ere bi lasterkari herri bakoitzeko. Arrazoi horrexegatik gonbidatutako herri bateko inork ez badu izenik ematen eta gonbidatua den ber­tze herri bate­tik bi lasterkari baino gehiago baldin badaude, azken hauek­ ordezkaririk ez ­duen herriaren izenean pa­rte hartu ohi dute. Aurten ere, Bera, Sara, Zuga­rramurdi, Senpere, Lesa­ka, Etxalar, Urdazubi eta Elizondoko he­rrien izenean aunitzek parte har­tu dute, batzuk eskualdekoak, baina ez denak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun