Uztaritzeko taldeak irabazi du Euskal Herriko II. Errugbi Txapelketa

Joana GUERENDIAIN 2012ko irailaren 12a

Errugbiaz gozatzeko aukera ederra izan zen agorrilaren 25ean Animainiako zelaian. Sarako Izarra

500 lagun bildu dira zikiro jatean

Joan den agorrilaren 25ean Euskal Herriko Erru­gbi Txapelketaren bigarren edizioa egin zen Saran. Euskal Herriko zortzi ekipa aritu ziren bata bertzearen kontra Animainiako zelaian. 
 
Azkenean, txapelduna Uztaritzeko taldea izan zen eta txapeldunordea Ziburu. Hiruga­rren Hernaniko taldea sailkatu zen, laugarren Getxo, bosgarren Dona­paleu, seigarren Sara, zazpigarren Baztan eta zortzigarren Sara eta Hernaniren arteko taldea. 
Txapelketa bukatu eta jende guztia plazaruntz joan zen, Madricale talde kortsikarra entzuteko. Gauean 500 bat pertsona hurbildu ziren Integrazio Batzordearen alde antolatutako zikiro jaterat. Ondotik Zelata taldeak plaza animatu zuen, eta gaua bukatzeko bestazaleek gaztetxean bukatzeko aukera izan zuten.

Bigarren edizio hori lorpen polit bat izan da eta agian bertze ainitz eginen dira! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun