Laster Ibarrungo bestak ospatuko dira eta urte guztiz bezala, xerri ttiki errearen jatearekin hasiko da besta buruilaren 28an. Ondoko egunetan izenak eman beharko dira. Flashmob ekitaldiak, pilota partidek, Zumba erakustaldiak eta Kuxkuxtu taldearen emanaldiak osatuko dute egitaraua. Besta on ibarrundar guztiei!