Jondoni Petrikari elizan segurtasuna hobetzeko lau hilabeteko lanak bukatu dira

Franck DOLOSOR 2012ko irailaren 12a

65 000 euro baliatu dira

Jondoni Petrikari Senpereko otoitz leku nagusia fededunei itzulia izan zaie uda honetan aitzine­ko lau hilabetetan hetsia egon baita lanak egiteko­. Lehenik argiztapena eta galerien segurtasuna hobetu behar zen, baina He­rriko Etxeak eta parro­piak lan gehiago egin nahi izan dute. Lan horiek beharrezkoak ziren zurezko galeria batzuen segurtasuna hobetzeko eta argiztapen orokorra osoki berritzeko. Orotarat ­ 65 000 euro baliatu dira lan horiek oro egiteko eta parterik haundiena he­rriak ordaindu du otoitz lekuaren jabea baita.  

Bertzalde, Daniel Pe­t­riat herritar zenaren nahia bete da lan hauekin. Berriki zendu den fededun ezagunak eliza, ho­rren historia eta oro har erlijio katolikoa ezagutarazi nahi zituen molde be­rriekin. Bere ametsa bete da euro baten truke­ elizaren bisita gidatua egiten ahal baita orain euskaraz, frantsesez edo gaztelaniaz. Bisita hauetan bilduko den dirua pa­rropiari ematea deliberatu du Herriko Etxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun