Enpresei zuzendutako topaketa teknologikoak eskainiko ditu Cederna-Garalurrek

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 12a

Lehenbiziko saioa Lekunberrin eginen da irailaren 19an

Irisgarritasun eta erabilgarritasun handiko informazioaren eta komunikazioaren teknologien inguruko talde-topaketak eta banakako laguntza teknologikoa, enpresetako kudeaketa eta barne- eta kanpo-komunikazioa optimizatzen laguntze aldera topaketa teknologikoak antolatu ditu Cederna-Garalur elkarteak. Nafarroako Mendialdeko enpresa ttiki eta ertainei ematen dien programa da.

Programa hau hiru saiotan garatuko da. Lehenbiziko saioa irailaren 19an, asteazkenean 09:00etatik 18:00etara (bazkaria barne) eskainiko da Lekunberriko Ayestaran hotelean. Bertan, enpresa hauendako krisi garaian izan daitezkeen teknologi erabilgarri, praktiko eta merkeak aztertuko dituzte. Honela, barne- eta kanpo-komunikazioa hobetzeko eta merkeagotzeko zerbitzuak, software libreari buruzko aholkuak eta mugikortasunean eta hainbait gailurekin lan egitea landuko dituzte.

Bigarren saioan, banakako laguntza teknikoa eskainiko da enpresan bertan. Honela, enpresa bakoitza bisitatu bidenabarkoan, banakako diagnostikoa eginen da, IKT soluzioak inplementatzeko banakako proposamenak landu eta banakako bigarren elkarrizketa inplementatzeko proposamena landuko da.

Hirugarren saioa, berriz ere Lekunberriko Ayestaran hotelean eginen da azaroaren 15ean. Diagnostikoaren ondorioak aurkeztuko dira, antzemandako antzeko alderdiak azpimarratuz. Enpresek beren kasuaren berri eman dezakete, kasua aztertzeko formatu bateratua erabilita.

Informazioa eta izen emateko Irene Gastaminzari deitu behar zaio 696 539810 telefonora edo igastaminza@cederna.es helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun