Nafarroako hegaztien jardunaldien hirugarren edizioa eginen da asteburuan Etxalarren. Azken bi urteetan bezala, hegaztien behaketaz gain, bertze zenbait ekitaldi ere eginen dira.
Irailaren 15ean, larunbat arratsaldeko 18:00etan Pirineos aldizkariaren hegaztiei buruzko atal bereziaren aurkezpena eginen da Etxalarko Kultur Etxean. 18:30ean, hegazti migratzaileen mugaz gaindiko proiektuari buruzko hitzaldia eskainiko da leku berean, bertan parte hartzen duten profesionalen eskutik.
Irailaren 16an, igande goizeko 10:30ean, Etxalarko Lizarieta inguruan, hegazti migratzaileen behaketa eginen da. SEO-Birdlife, Gorosti eta LOO elkarteen laguntzarekin, teleskopioak erabiltzeko aukera ere izanen da.Gainera, haurrentzat hegaztiak identifikatzeko tailerra eta txokolatada izanen dira.