Joan den urteko abuztua bezala hilabete beroa izan da aurtengoa ere. Baina are bero haundiagoa egin du aurten, termometroetan datu historikoak ikusi baitira. Iaz abuztuaren 20a izan zen hilabeteko egunik beroena, tenperatura 40 gradutara igo baitzen. Aurten, berriz, zenbait tokitan 42 gradutara igo zen abuztuaren 17an.
Eskualdean dauden estazio meteorologikoen arabera, abuztuaren 17an Irurita eta Lesakan neurtu ziren tenperaturarik altuenak, 42 gradukoak. Doneztebeko estazio automatikoan ere hurbil ibili zen tenperatura, 41,9 gradu neurtu baitziren. Gainerakoetan ere tenperatura altuak ikusi ziren.
Media historikoak ere gainditu dituzte abuztuko tenperatura maximoek. Doneztebeko estazio meteorologikoan, erraterako, tenperatura maximoaren abuztuko batezbertzeko historikoa 26,9 gradukoa zen eta aurtengo abuztuan 30,6 gradukoa izan da batezbertzeko maximoa. Gorramendin, abuztuko batezbertzeko tenperatura maximo historikoa 18,5 gradukoa zen eta aurtengo abuztuko batezbertzekoa 22,5 gradukoa izan da.
PREZIPITAZIOA
Euria ere nekez egin du. Donezteben, abuztuko batezbertzeko historikoa 69 l/m2 euri egitea zen eta aurtengo abuztuko batezbertzekoa 29,6 l/m2koa izan da.
Gorramendin abuztuko prezipitazioaren batezbertzeko historikoa 128,8 l/m2koa zen eta aurtengo abuztukoa, 54,6 l/m2koa izan da.
| AUTOMATIKOAK | Abuztuak9 | Abuztuak 10 | Abuztuak17 | Abuztuak18 |
| Doneztebe | 39 ºC | 40,7 ºC | 41,8 ºC | 39,2 ºC |
| Gorramendi | 28,9 ºC | 31,3 ºC | 33,6 ºC | 31,7 ºC |
| ESKUZKOAK | ||||
| Amaiur | 35,5 ºC | 38 ºC | 39 ºC | 35 ºC |
| Areso | 35,5 ºC | 37,5 ºC | 37 ºC | 37,5 ºC |
| Arizkun | 36 ºC | 39 ºC | 40 ºC | 37 ºC |
| Artikutza | 34 ºC | 35 ºC | 36,5 ºC | - |
| Bera | 37 ºC | 39,5 ºC | 41 ºC | - |
| Arranbide | 35 ºC | 39 ºC | 38 ºC | 31 ºC |
| Bertiz | 37 ºC | 40 ºC | 41 ºC | 40 ºC |
| Doneztebe | 38 ºC | 40 ºC | 40 ºC | 38 ºC |
| Etxalar | 35 ºC | 36 ºC | - | - |
| Goizueta | 37 ºC | 40 ºC | 40 ºC | 31,5 ºC |
| Irurita | 38 ºC | 41 ºC | 42 ºC | 41 ºC |
| Leitza | 33 ºC | 35,5 ºC | 35 ºC | 35 ºC |
| Lesaka | 39 ºC | 40 ºC | 42 ºC | 32 ºC |
| San Anton | 34,5 ºC | 36 ºC | 37,5 ºC | 29 ºC |