Gazteen laxoa txapelketako partida jokatuko da bestetako igandean

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 11

Herritar guztiek izanen dute bestetan ongi pasatzeko aukera. Alberto SAN MIGEL

Herriko gazteek Doneztebe A taldea izanen dute aurkari

 Lau egunez musika, otorduak, herri kirol ­saioak nahiz pilota partidak ikusteko aukera eskaniz, besta ederrak pasatzeko ekitaldiak prestatu dituzte Oizen. Irailaren 7an hasi eta 10ean akituko dira.

 
ORTZIRALA, irailak 7
• 20:00etan altxaferoak bestei hasiera ema­teko.
• Ondotik Doneztebeko txistulariak herrian barna ibiliko dira.
• 21:00etatik aitzinera Zo­pak izanen dira He­rriko Ostatuan.
• Gauez dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin.
 
LARUNBATA, irailak 8
• 11:00etan Meza Nagusia.
• Ondotik luntxa Herriko Ostatuan.
• 11:30ean mus txapelketa herriko elkartean.
• 18:00etan aizkora apustua: Jose Antonio Loiarte eta Raul Kastro alde batetik, eta Tito Etxebe­rria eta Xabier Mindegia bertzetik.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia AIERRIK taldearekin.
 
IGANDEA, irailak 9
• 10:30ean gazteen laxoa txapelketako partida, Oiz eta Doneztebe Aren artean.
• Segidan esku pilotako partidak gaztetxoen eta afizionatuen ar­tean.
• 11:00etatik aitzinera herriko artisauen erakusketa.
• 17:00etan haurrendako jokoak plazan.
• Jokoak akituta, hau­rrendako eta helduendako txokolatea.
• 19:30ean herritarreko arteko IX. patata tortilla lehiaketa.
• Ondotik, tortilla, xin­ga­rra, txistorra eta gaz­ta dastatzea.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin.
 
ASTELEHENA, irailak 10
• 11:00etan herritarren artean herri kirolak, gazte eta helduen artean.
• 14:00etan herri bazkaria Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariekin.
• 17:00etan toka eta sokatira lehia herritarren artean.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
• Bestei bukaera emateko, kalejira herrian barna eta eta GAIXOA NI. 
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun