Tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa izanen dira Amabirjin besten hondar egunean

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 11

Besten azken egunean tortila lehiaketa izanen da aurten ere. Maite TELLETXEA

Larunbatean aizkora apustua eta herri bazkaria

Irailarekin batera, Eratsungo Amabirjinaren festak ospatuko dira irailaren 6tik 9ra, beti bezala egitarau zabalarekin.

 
OSTEGUNA, IRAILAK 6
• 20:00etan txupinazoa.
• 21:00etan Baztan Zopak jatea. 
• Ondoren FRANTZISKO akordeoilariarekin dan­tzaldia.
 
OSTIRALA, IRAILAK 7
• 10:00etan txistulariekin kalejira herrian barna.
• 11:00etan mus txapelketa. Bikote txapeldunak bildots bana eskuratuko du, bigarrenak bina txuleta eta bina botil ardo eta hirugarren bikoteak bina txuleta.
• 13:00etan luntxa.
• 16:00etan umeentzako jokoak.
• 18:00etan pilota partidak. Alde batetik, lau t’erdian Zamora eta Astiz jubenilak ariko dira eta bestetik, afizionatuetan, Rekalde eta Tabar, Ansotegi eta Azanzaren kontra.
• Arratsaldez eta gauez, dantzaldia MODESTOrekin.
 
LARUNBATA, IRAILAK 8
• 10:00etan txistulariekin kalejira herrian barna.
• 11:00etan Meza Nagusia Lokariko Amabirjinaren omenez.
• 12:00etan aizkora apustua. Batetik, Erasun eta Telletxea eta bestetik, Etxeberria eta Saralegi ariko dira. 
• 14:00etan herri bazkaria.
• 18:00etan Doneztebeko dantzarien saioa.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTOrekin.
 
IGANDEA, IRAILAK 9
•  10:00etan txistulariekin kalejira.
• Goizez eta arratsaldez umeentzako puzga­rriak­.
• 12:00etan patata tortilla lehiaketa eta sagar­do dastaketa. Irabaz­learentzat bi afari.
• Bidenabar, Zubietako joal­dunak.
• 13:00etan umeen bazkaria.
• 18:00etan afiziona­tuen arteko pilota partidak. Lau t’erdian Loban eta Olano ariko dira eta binaka, Garralda­ eta Linzoain, Ioldi eta Pazosen aurka.
• 20:00etan Oiartzungo Ane, Irati eta Joxe ­Leon abeslarien saioa.
• Ondoren dantzaldia MODESTOrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun