Udako ekitaldien ondotik urriruko bestaren zain gelditu dira herritarrak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 11

Mus txapelketako irabazleak, alkatea erdian dutela. Arantxa ITURRALDE

Bestak akituta ekitaldi gehiago izan dira

Bestak akitu eta nonbait aski ez, zenbait­ ekitaldi hurrengo asteburuetarako gelditu ziren. 
Besten hurrengo larunbatean, esaterako, plater tiroketa txapelketa jokatu zen Gora mendian eta Xubiteneko Karlos Etxeberria izan zen garaile. 
Abuztuaren 18an, berriz, mus txapelketa jokatu zen Herriko Ostatuan eta honetan, Txispeko Joxe Albistur eta Plazeneko Joxe Bertiz izan ziren irabazleak.
Uda honetako bes­tak joan dira, baina urrian berriz izanen da besta ederra egiteko aukera, aretze jatearekin. Gainera, Euskal Herriko Harri Jasotzeko Txapelketa jokatuko da egun horretan, eta ohitura den bezala aizkora apustua ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun