Egur loteak prest daudela jakinarazi du Udalak

Fernando ETXEBERRIA 2012ko irailaren 11

Zortzi tona banatuko dira eta bi urtetarako izanen da

Udalak etxeetara bidalitako oharrean dioenez, prest daude egur loteak eta interesa duten guztiek udaletxera jo dezakete edo bestela hara deitu.

Aurten zuzenean etxeetaraino eramanen du Udalak egurra eta bi urtetarako balioko du, zortzi tona direlako. 120 euro kostako da egur lotea eta urte bukaeran kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun