Traste haundiak etxez etxe dohainik biltzen direla oroitarazi du Manko­mu­ni­tateak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 11

Etxean sortzen diren hondakinak ahalik eta egokien bideratzeko lanean segitzen du Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak. Horren harira­, neu­rri haundiko­ trasteak etxez-etxe biltzeko zerbitzua badela oroitarazi du Mankomunitateak, eta gainera, dohainik egiten dela. Etxe-tresna elektri­koak, altzariak, kol­txoiak edo bertzelako traste haundiak biltzeko nahikoa da 672 045734ra dei­tzea eta etxera joaten dira bila, doan.
Ber­tzalde, etxeko konpostaren kanpainarekin ere aitzinera segi­tzen du. Ekainean 88 konpostontzi banatu zituen eta abuztuaren 31n akitu zen konpostagailuak eska­tzeko bertze epea. Urtea akitu baino lehen bana­tzea espero du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun