Manolo Ganboa herritarrak irabazi du Indurain proba

Mattin LARRALDE 2012ko irailaren 11

Ezkerreko argazkian, Ganboa probaren antolatzakuntzako kide batekin eta Miguel Indurain berarekin ageri da, sari banaketa ekitaldian. Eskuinekoan, Ganboa sariz­ ­inguratua ikus daiteke. Goiko

Berak bota zuen bestei hasiera eman zien suziria

 Uztailaren 21ean jokatu zen Beran Mi­guel Indurain izeneko txirrindulari proba ezaguna eta bi he­rritarrek hartu zuten parte: Martin Otxandorenak eta Manolo Ganboak. Parte hartu baka­rrik ez, Manolo Gan­boak­ irabazi egin baitzuen ibilbide luzekoen proba eta horrek poza sortu zuen herrian. 

Arratsalde hartan, auzolaneko bazkaria zela aprobe­txatuz, he­rritarrak Ganboaren zain­ egon ziren zorionak emateko.
 
Bestetako altxaferoa
Garaipen horren ondotik, astebete beranduago bestak izandu ziren eta berak bota zuen­ bestei hasieran eman zien suziria, bera izan zen ohorezko herritarra. 
Lerro hauen bidez, zorionik beroenak eman nahi dizkiogu herrita­rren partetik. Segi horrela mutil, egindako lanak bere fruitua ematen duela. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun