Oihan aprobetxamendu bat saltzeko enkante publikoa eginen du Udalak. Lote bakarra salduko du eta horren barne Saroberri, Arrataburu, Aiaza, Ameztia eta Isabelgo borda alderdietan 6.255 insignis pinu, alertze eta douglas izei sartu ditu, 425 metro kubiko zur eta 882 metro kubiko enbor ttiki egiten dutenak. Hasierako prezioa 6.947 eurotan finkatu du Udalak, BEZ kontuan hartu gabe.
Baldintzen orria udal idazkaritzan egonen da interesatuen eskura, eta han aurkeztu beharko dira eskaintzak.
Iragarkia abuztuaren 27an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta biharamunetik hasi eta 20. egun naturalean akituko da eskabideak aurkezteko epea, 11:00etan, irailaren 16an, alegia. Esleipena, berriz, hurrengo egunean eginen da, 13:00etan.