Lau anaiak Mendaurren

Arkaitz MINDEGIA 2012ko irailaren 11

Utzitako argazkia

 Beraien bizitzetako urte luzeetan, goizero bere gerizpean jeikitzean eta hainber­tze aldiz bere gailurra hanka azpian edukitzean, izugarrizko lotura sortu zaie Joxe (84 urte), Juanito (81 urte), Beñardo (79 urte) eta Xegundori (76 urte) Mendaurrekiko. Ba abuztuaren 11ko beroari aurre hartuz, eguzkia atera aurretik abiatu ziren Mendaurko magalean gotti Etxeberriko bordako lau anaiak. Konturatu orduko ermi­taren atea parez pare aurkitu zuten eta zerutik hain hurbil egonik ez zuten bertako adiskidearekin hitz batzuk elkartrukatzeko aukera galdu. Ea urte luzez errepikatzen den laukote!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun