Akitzear daude udako oporrak eta neska-mutikoei eskolarako bidea hartzeko tenorea ailegatu zaie. Asteazken honetan, irailak 5, hasiko dute ikasturte berria.
Aurten lehenbiziko aldiz eskolara joanen direnak bederatzi dira, horietako zazpi 3 urtekoak eta bertze biak 4 urtekoak. 3 urtekoak hauek dira: Iñaki, Lur, Aneu, Rafael Florin, Ander, Peru eta Asier. 4 urtekoak, berriz, Candela eta Aihen dira.
Guztira 54 ikasle eta zortzi irakasle izanen dira ikasturte honetan Pulunpa eskolan.