Aralar aldera bisitan

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 10a

Fernando ETXEBERRIA

Arkupeak-eko 173 bazkide Aralar aldean ibili ziren uztailaren 26an. Hiru autobus eta taxi batean joan ziren eta bi autobusetan eta taxian joandakoek Leitzako Peru­-Harri museoa­ bisitatu zuten eta gainerakoek Astizko Mendukilo leizeak. Gero Arala­rren bildu ziren denak. Jesus Sotilek eskainitako meza entzun ondotik, denek elkarrekin bazkaldu zuten. Etxerako bidea hartu aitzinetik dantzaldia ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun