Aurten lehenbiziko aldiz, urriaren 13an eginen da Bazkidearen Eguna eta egun berean 85 urte bete dituzten bazkideei eta Urrezko Ezteiak egin dituztei omenaldia eginen die Arkupeak Elkarteak. Orain arte, Bazkidearen Eguna urte hondarrean egin izan da, eta omenaldiak ekainean. Aurten, ordea, biek batera urrian egitea erabaki du Arkupeak Elkarteak. Batetik, Nafarroako jubilatu elkarte aunitzen artean zabaldua dagoen ohitura hemen ere ezarri nahi dutelako egin dute aldaketa hau, zerbaitegatik berezi diren bazkideei omenaldia egun horretan egiten dietelako. Bertzetik, berriz, zuzendaritza talde berriak urtean hildako bazkideak gogoan eduki nahi ditu.
Egun horretan, 11:30ean meza izanen da Doneztebeko elizan eta ondotik omenaldiak eginen dira. Gero bazkaria eta dantzaldia izanen dituzte.
JARDUERA GEHIAGO
Une honetan eskuartean dituen ekimenen berri ere eman du Arkupeak Elkarteak. Hala, irailaren 27tik urriaren 9ra Benidormera joanen dira; urriaren 13an Bazkidearen Eguna eta omenaldiak eginen dituzte; urriaren 25ean Lodosa eta Lizarrara joanen dira eta azaroaren 5etik 14ra Lanzarote aldera.
Helduentzako unibertsitatea ekimena ere martxan paratuko du sei gai eskainiz: Artearen historian sarrera (aro artistikoak bereizi, inguruko ondare artistikoa ezagutu eta artelan garrantzitsuenak ezagutzeko), Matematika kalkulu orriarekin (oinarrizko ezagutza teoriko matematikoa lortzeko eta excel orria erabiltzen ikasteko), Jubilatu eta zaintzaile: erronka haundi bat (jubilazioaren alderdi psikologikoak ezagutzeko eta zainketa egoerei aurre egiteko tresnak garatzeko), Tokian tokiko historiaren tailerra (bertako historia hurbila ezagutuz), eta Emozionalki trebea naiz? (gaitasun emozionalen inguruan). Parte hartzeko irailaren 17tik 21era deitu behar da Arkupeak-era (948 450878) eta ikastaroak urrian hasiko dira. Printzipioz, Donezteben eginen dira, baina apuntatzen den gehiegoaren jatorriaren arabera, Elizondon edo Beran ere izan daitezke.
Bertzalde, frantsesa, oleo pinturarako sarrera ikastaroa, informatikako sarrera eta sakontzeko ikastaroak eta hitzaldi gehiago ere eskainiko dira urritik aitzinera.
Hitzaldiak doan izanen dira eta ikastaroengatik 30, 20 edo 10 euro ordaindu beharko dira.
URREZKO EZTEIAK
BERA : Vicente Fagoaga eta Mª Cruz Tolosa
ERRATZU: Migel Dagerre eta Xole Iturbide
IGANTZI : Migel Hita eta Francisca Etxeberria
Hipolito Iparragirre eta Mª Mar Sanzberro
Teodoro Irigoien eta Kontxita Etxebeste
IRUN: Jose Zurriarain eta Anunciacion Babaze
LEITZA: Miel Barriola eta Feli Aierdi
Enrique Bildarraz eta Mª Cruz Zabaleta
Eusebio Maritorena eta Isabel Uharte
SUNBILLA: Migel Manterola eta Mª Jesus Legaz
85 URTE BETE EDO BETEKO DITUZTENAK
ARESO: Pilar Arraiago Hernandorena
ARIZKUN: Francisco Jabier larralde Ustariz
BERA: Josefa Agirre Irazoki
Pepita Barandiaran Aldasoro
Vicente Fagoaga Barberon
Pakita Iratzoki Berasain
Migel Martinez Laskurain
DONAMARIA: Jacinta Inda Arregi
Leon Lasaga Irazoki
DONEZTEBE: Esperanza Olaizola Caminoa
Maritxu Oskoz Sarratea
ERRATZU: Migel Dagerre Larregi
ETXALAR: Perpetua Arburua Iturria
Maria Zubieta Arburua
GOIZUETA: Milagro Lujanbio Loiarte
IGANTZI: Franciasca Etxeberria Telletxea
IRUN: Elena Gallego Migel
Lucia Otaegi Arrieta
Luis Sorzabalbere Otxoteko
ITUREN: Hilaria Mutuberria Martikorena
Mikaela Etxeberria Hernandorena
LESAKA: Bittori Pikabea Altzugarai
Anastasio Ramos Rueda
OIZ: Maria Zelaieta Saldias
ORONOZ: Sagrario Etxandi Uterga
SUNBILLA: Alberto Arretxea Bertiz
URROZ: Josefa Etxegia Telletxea
ZUBIETA: Julia Uhalde Indakoetxea
ZUGARRAMURDI : Juan Bidegain eta Mª Jesus Gainza