Bestak hasi aitzinetik, giro ederra sortu zen abuztuaren 5ean gazteek antolatutako kronoeskaladarekin. Fonda ostatutik atera eta Arretxekobordarainoko bidea egin behar zuten eta guztira hamasei lagunek parte hartu zuten: Iñigo eta Mikel Arrieta, Gari Larraburu, Aitor eta Joxe Apeztegia, Xabier Andueza, Jabiertzo Jorajuria, Eneko Herrera, Mikel, Unai eta Iker Bertiz, Iñaki Mikelarena, Mikel eta Xabier Arretxea, Mikel Agesta eta Jon Maritxalar. Hiru minututik atera ziren eta Aitor Apeztegia izan zen bizkorrena (10:10) eta 15 urterekin parte hartzailerik gazteeena zen Eneko Herrera bigarrena (10:46). Zorionak parte hartu zuten guztiei.