Jubenil mailan ere taldea osatuz hasi du aurredenboraldia Erreka Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 10a

Seniorretan Ganboa anaiak izanen dira entrenatzaile

Eskubaloiko aurredenboraldia hasi du Erre­ka Kirol Elkarteak. Seniorretan Patxiku eta Felipe Ganboa anaiek segituko dute entrenatzaile lanean eta joan­ den urteko denboraldi bikaina berdintzen saia­tzea izanen dute aurtengo erron­ka, nahiz eta Iban Ezkurra eta Luismi Apezetxeak, biek ere lesioen­gatik, taldea utzi­ behar izan duten. Ber­tzalde, bigarren urtez, Mariezku­rrena Eraikun­tzak enpresa izanen da talde senio­rraren babes­le nagusia.

Hala ere, aurtengo berrikuntza nagusia  jubenil mailan ere taldea izanen dela da. Iban eta Txomin Mindegia izanen dira entrenatzaile eta joan­ den urteean kadeteetan aritu ziren jokalariek osatuko­ dute taldea. Aipatu, joan­ den urtean Nafarroa mailan hiruga­rren postuan akitu zutela­. 
 
Asobaleko partidak
 
Erreka Kirol Elkarteko bazkideek Asobal ligan partidak ikusteko aukera ederra izanen dute. Izan ere, Anaitasuna eta Errekak duela hilabete pare bat sinatu­tako hitzarmenari esker, Errekako bazkideek %50eko deskontua izanen dute abonoa erosterakoan. Gainera, Erre­kako taldeetan aritzen diren benjamin, alebin eta infantilek debalde jasoko dute denboraldi osoko abonoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun