Aurtengo udan ere, Udalak, Bertiz Partzuergoaren laguntzarekin, turismo bulegoa zabalik eduki du Kultur Etxean, turisten eskaerak erantzuteko. Aste Santuan bezala, Irantzu Pastor lesakarra izan da arduraduna. Uztaila eta abuztuan 750 turista inguru pasatu dira bulegotik, hauen artean %82a estatu espaniarrekoa. Datu hauekin, aurtengo balorazioa hagitz positiboa izan dela erran daiteke.