Urtero bezala, aurten ere Urritzokieta auzoan Santa Kruz bestak ospatuko dira.
Irailaren 14an, 11:30ean meza izanen da Santa Krutz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako hamaiketakoa. 18:00etan txokolatada eskainiko dute Sainduneko zubian hurbiltzen diren guztientzat eta 20:30ean afaria eginen dute auzotarrek.
Irailaren 16an, igandea, 11:30eko mezaren ondotik, 12:30ean trikitilariek kalejiran auzoa zeharkatuko dute. 14:00etan asaua eginen da Sainduneko Zubian eta bazkaldu ondotik mus eta partxis txapelketak. 17:30ean jokoen txanda izanen da: lasterketa bi lagun elkarri hankak lotuta, zartagi jaurtiketa eta zaku lasterketa. 18:30ean erromeria eginen da eta 20:30ean afaria. Trikitilariek afalondoa alaituko dute.
16ko bazkarira joan nahi duenak 948 635134ra deitu behar du irailaren 10a baino lehen.