Ameriketako artzain besta irailaren 15ean

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 10a

Ameriketako Estatu Batuetan artzain ibili ziren euskaldunen bes ta irailaren 15ean Iruñean ospatuko da aurtengoan. 10:30ean, San Nikolas elizan ospatuko den mezarekin abiatuko da. Orbela otxo tea eta Bankako Menditarrak kantari izanen dira mezan. Eguer dian, fanfarre baten laguntzarekin Ziudadelako Arma aretora joanen dira, eta han harrera eginen diete artzainei. 14:00etan anaitasun bazkaria eginen da Iturrama ikastetxe publikoko frontoian.

Irailaren 14ra arte, berriz, Iruñeko Condestable jauregian artzainen argazki erakusketa ikus gai dago. Iruñeko ikaste txeei erakusketa bisitatzeko aukera eskaini zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun