Endarlatsa-Doneztebe zatia egokitzen 2013ko udan akituko dute

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 10a

Zarraluqui kontseilariak abuztuan bisitatu zituen Bide Berdeko lanak Sunbillan, Bortziriak, Sunbilla, Bertizarana eta Doneztebeko udal ordezkariekin batera. Nafarroako Gobernua

Bidasoko trenbide zaharra, Endarlatsa eta Doneztebe artean, bide berde gisa berreskuratu eta egokitzeko lanak 2013ko udan bukatuko dira, be­hin Nafarroako Gober­nu­­­ak ibilbide hau Udalaz Gaindiko Eragina duen Proiektu Sektorial (PrSIS) izendatu eta gero­. 
 
Lanek 873.003 euroko aurrekontua dute. Europar Batasunak kofinantzatuko ditu %65­ean, 2011-2013 biurtekoan Nafarroa buru den Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) kudeatzen duen Poctefa programaren bidez. Gainerako %45a Nafarroako Gobernuak (278.833 euro) eta Bertiz Par­tzuergo Turisti­koak (26.718 euro) bideratuko dute.
 
Jarduera nagusia N-121A errepidearen azpitik, Alkaiaga inguruan, eginen den lurpeko pasabidea eraikitzea izango da. Obra hori, gutti goitibeheiti, 500.000 euro kostatuko da. Horrekin batera, trazaduraren seinaleztapena, tunelen argiztapena eta bide berdea igaroko den zonatan hainbat egoki­tzapen eginen dira. Gainera, babesteko eskudelak jarriko dira eror­tzeko arriskua egon litekeen bide-guneetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun