Hiri Hondakinen Mankomunitatetako iraileko zozketa egin da

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 10a

4.603 zenbakiaren jabeak zonaldeko produktuekin osatutako lotea irabaziko du

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, iraileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.603.

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, iraileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.603. Saria, zonaldeko produktuekin  osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, abuztuan ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Iraileko zozketaren saridunak hilabate bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun