Nafarroa bigarren izan da Zazpi Herrialdetako Herri Kirol Txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 10a

Bizkaia, txapela jantzi ondotik. Koldo Alduntzin

Bizkaia nagusitu zen larunbatean Getxon jokatutako saioan

Joan den urtean bezala, aurten ere bigarren sailkatu da Nafarroa Garaia XXIV. Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketan. Baina iaz Gipuzkoa gailendu zen bezala, aldi honetan Bizkaia izan da nagusi, 2003az geroztik txapelketa irabazi gabe egon ondotik. Txapelketa Getxo-Algortan (Bizkaia) jokatu zen irailaren 8an. Bizkaiak 50 puntu eskuratu zituen, eta lau puntuko aldea kendu zion Nafarroa Garaiari, hamahirukoa Gipuzkoari eta hamabortzekoa Lapurdiri. Araba bosgarren sailkatu zen eta Nafarroa Beherea seigarren. Zuberoak, aldiz, ez zuen parte hartu.

Bizkaia lau kiroletan nagusitu zen: ingude-altxatzen (Joxe Lapazaran) eta lasto-altxatzen (Jon Lapazaran), orga jokoan (Oskar Perez) eta aizkoran (Aitzol Atutxa). Nafarroako taldeari dagokionez, hiru kiroletan lortu zuen garaipena: Fernando Etxegarai beratarrak txokor biltzen, Berriozarko taldeak zaku-eramate lasterketan eta Ultzamako Iñaki eta Josetxo Barberena anaiek arpanean. Gipuzkoak txinga-eramaten eta harri-jasotzen irabazi zuen eta Lapurdik sokatiran.

Eskualdeko gainerako kirolari dagokienean, Amaiur, Berriozar eta Basaburua-Imotzeko sokatira taldea laugarren gelditu zen; Josetxo Urrutia leitzarra bigarren izan zen ingude altxatzen, Karlos Sein igantziarra hirugarren lasto-altxatzen, Unai Bertiz sunbildarra hirugarren harri-jasotzen eta Lazaro Bujan leitzarra bosgarren orga-jokoan. Txingak eramaten Arazuriko Francisco Etxeberria aritu zen Nafarroako taldean eta bigarren gelditu zen eta arpanean Juanjo Lopez lezaundarra, eta hau ere bigarren izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun