Larunbateko Sara Korrikarekin abiatu eta asteazkeneko azienda primarekin bukatuko dira Sarako bestak

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 7a

Sarako besten karietara, animazio andana izanen da egun hauetan.

Besten Komiteak egitarau zabala prestatu du

Larunbatean, Sara Korrika, 10 kilometroko lasterkaldiaz gain, Ball-Trap izanen da Plaziden bordan, eta karrikan txarangak bazterrak alaituko ditu. Gauean Obrint Pas taldearekin kontzertua izanen da eta Nahas taldearekin dantzaldia. Igandean, pilota partidak, ahate jokoak, euskal kirolak, kantaldiak eta dantzaldia izanen dira, bertzeak bertze. Asteazkenera bitarte, ez da animaziorik faltako.

Bertze urte batez, Sarako Besten Komiteak egitarau zabala prestatu du herriko besten karietara. Egunez egun, hau izanen da egitaraua:

Larunbata, buruilak 8

• 09:00etatik 19:00etara Ball-Trap Placiden-bordan.

• 17:00etan Sara Korrika, 10 kilometroko lasterkaldia.

• 19:00etan karrika animazioa Incansables txarangarekin.

• 22:00etan Kontzertua Obrint Pas taldearekin.

• 00:00etan dantzaldia Nahas taldearekin.

• Gau osoan, Iparraldeko Gaiteroek eta txa­ran­gak karrikak animatuko dituzte.

Igandea, buruilak 9

• 10:00etan Meza Nagusia Urruñarrak klikarekin. Itzulin itzuli Mariñelak tanborradarekin. Gaiteroak.

• 10:30ean Luzean erre­botean Luzaz Gazte (Frantziako xapeldunak), selekzio baten kontra.

• 16:30ean karrikan ibi­lal­dia. Joaldunak. Ahate jokoa. Euskal kirolak.

• 19:00etan aperitifa musikariekin. Sarako kantariak.

• 22:00etan kantaldia Izarrak taldearekin.

• 23:30ean dantzaldia Xitoak taldearekin.

• 00:00 suzko zezena eta karrika animazioa Txarangaita tal­de­a­re­kin.

Astelehena, buruilak 10

• Goizean, itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.

• 10:30ean Luzean erre­botean bi selekziorekin txapeldun izanak.

• 13:30ean zikiro jatea Olhain ikastolak antolatua, oihal etxeak aterpeturik. Erreserbatzeko 0559542758 edo 0673900352ra deitu. Gaineratiko txartelak buruilaren 10ean, 10:30ean Herriko Etxe­ko Ostatuan salduko dira.

• 16:30ean Jokoa.

• 17:30ean esku huska trinketean.

• 18:30ean euskal dan­tzak Zazpiak Bat taldearekin.

• 20.00etan aperitifa trikitilariekin eta Saranga taldearekin.

• 22:00etan kantaldia Hiru Soinu taldearekin.

• 23:00etan dantzaldia Egan taldearekin.

Asteartea, buruilak 11

• Goizean, itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.

• 09:30ean paxaka eta bote luze txapelketa.

• 10:30ean luzean errebotean, Biarnoko selekzioa SPUCen kontra.

• 17:30ean Joko Garbi erre­botean. Lehen partida Sarako Izarra pilota eskolako gazteekin.

• 18:15ean helduen partida: Hardoytarrak eta Lu­zaz Gazte.

• 19:00etan Mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. Txalaparta.

• 20:00etan “P” gauaa Gaztetxean.

• 20:30ean aperitifa trikitilariekin.

• 22:00etan dantzaldia Samain taldearekin.

• Gau guzian, Kuxkuxtuk karrikak animatuko ditu.

Asteazkena, buruilak 12

• Goizean, itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.

• 09:00etan trinketeko za­baldeian azien­da prima.

• 10:00etan xoko txapel­ketako errebantxa trinketean.

• 10:30ean haurren jostaketak plazan. Euriarekin kiroldegian.

• 17:00etan esku huska plazan. Euskal Herriko bestetako esku pilota txapelketaren final erdia.

• 18:00etan esku huska trinketean: Waltari-Ducassou, Monce-Etcheto. Trinketean eta plazan bertsulariak izanen dira eta zozketa ere eginen da.

• 19:30ean Aperitifa Ainarak taldearekin.

• 22:00etan dantzaldia Kiki Bordatxorekin.

• 23:30ean suzirien tiroketa.

• 00:30ean dantzaldia Gaubela taldearekin.

• Gau guztian Los Incognitos-ek karrikak animatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun