Azken hamar urteotan langabe kopurua bikoiztu egin da eskualdean

Ttipi-Ttapa 2012ko ira. 6a, 14:38

Doneztebeko En­plegu Bulegoko da­tuen­ arabera, uztailean baino hiru langabe gehiago erre­gistratu dira abuztuan, eta guztira 1.190 langabe dira

Doneztebeko En­plegu Bulegoko da­tuen­ arabera, uztailean baino hiru langabe gehiago erre­gistratu dira abuztuan, eta guztira 1.190 langabe dira, 2003az geroztiko da­tuak aintzat hartuta, abuz­tuko hilabetean sekula izan den gehiena.

Langabe kopurua berriz ere igo egin da, eta inoizko abuzturik txarrena izan da eskual­dean. Doneztebeko En­plegu Bulegoko da­tuen­ arabera, uztailean baino hiru langabe gehiago erre­gistratu dira abuztuan, eta guztira 1.190 langabe dira, 2003az geroztiko da­tuak aintzat hartuta, abuz­tuko hilabetean sekula izan den gehiena. 2004­an, adibidez, 478 langa­berekin itxi zen abuztua. Hego Euskal Herrian­ ere igo egin da langabezia eta 208.477 langabe daude.

Adina eta alorraren arabera

Oraingo 1.190 lan­ga­­be horietatik, 25 urtetik beheitiko gizonez­koak 81 dira eta emaku­mezkoak 45. 25 urte­tik goitiko gizonezkoak 529 dira eta emakumez­koak 535. Gainerakoan­, zer­bitzuen alorrak segi­tzen du langabe kopururik altuena izaten, 746 lagunekin, indus­trian 190 langabe daude, eraikuntzan 163 eta nekazaritzan 29. Lehendik lanik gabe zeudenak, berriz, 62 dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun