Eratsungo Lokariko Amabirjin festei ere ailegatu zaie ordua eta ostegunetik igandera jai giroan murgilduko dira.
Osteguna, irailak 6
20:00etan txupinazoa botako dute eta ondotik Baztan Zopak jateko aukera izanen da. Frantziskorekin dantzan ari nahi duenak ere izanen du aukera.
Ostirala, irailak 7
10:00etan txistulariekin kalejira izanen da herrian barna eta 11:00etan mus tapelketa jokatuko da. Bikote txapeldunak bildots bana eskuratuko du, bigarrenak bina txuleta eta bina botil ardo eta hirugarren bikoteak bina txuleta. 13:00etan luntxa eskainiko dute eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, umeentzako jokoak izanen dira. 18:00etan pilota partidak jokatuko dituzte. Alde batetik, lau t'erdian Zamora eta Astiz jubenilak ariko dira eta bestetik, afizionatuetan, Rekalde eta Tabar, Ansotegi eta Azanzaren kontra. Arratsaldez eta gauez, Modestorekin dantzaldia ere izanen da.
Larunbata, irailak 8
10:00etako kalejiraren ondotik, 11:00etan Meza Nagusia izanen da Lokariko Amabirjinaren omenez. 12:00etan aizkora apustuaren txanda izanen da. Batetik, Erasun eta Telletxea eta bestetik, Etxeberria eta Saralegi ariko dira. 14:00etan herri bazkaria eginen da eta 18:00etan Doneztebeko dantzarien saioa ikusteko aukera izanen da. Arratsaldez eta gauez Modestok alaituko ditu plaza inguruak.
Igandea, irailak 9
Igandea izanen da festetako azken eguna. Aurreko egunetan bezala, 10:00etan txistulariekin kalejira izanen da eta horrez gain, goizez eta arratsaldez umeentzako puzgarriak ere izanen dira. 12:00etan patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa eginen dituzte eta irabazlearentzat bi afari izanen dira. Bidenabar, Zubietako joaldunak ere harat honatean ibiliko dira. 13:00etan umeen bazkaria eginen dute eta 18:00etan afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira. Lau t'erdian Loban eta Olano ariko dira eta binaka, Garralda eta Linzoain, Ioldi eta Pazosen aurka. 20:00etan Oiartzungo Ane, Irati eta Joxe Leon abeslarien saioa izanen da eta ondotik dantzaldia Modestorekin.