San Migel ere Buruz Buruko finaletik kanpo gelditu da

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 3a

Julen San Migel Urrizaren kontrako finalerdian.

Aurtengo Buruz Buruko finalak ez du Doneztebeko ordezkaririk izanen

Buruz buruko txapelketa-Kutxa Sari Nagusiko finalak ez du eskualdeko ordezkaririk izanen. Lehenbiziko finalerdian Koteto Ezkurrak Zeberioren kontra galdu zuen eta bigarren finalerdian, Julen San Migel doneztebarrak ezin izan zuen Urrizaren kontra deus egin.

Buruz buruko txapelketa-Kutxa Sari Nagusiko finalak ez du eskualdeko ordezkaririk izanen. Lehenbiziko finalerdian Koteto Ezkurrak Zeberioren kontra galdu zuen eta bigarren finalerdian, Julen San Migel doneztebarrak ezin izan zuen Urrizaren kontra deus egin.

Bigarren finalerdia irailaren 1ean jokatu zen Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Partidaren gakoa egindako akats kopurua izan zen. Urrizak ia ez zuen akatsik egin, saketik falta bat izan ezik, eta doneztebarrak, ordea, zazpi huts egin zituen. Partida hasieran erritmoa izan nagusi, eta hirunako berdinketaren ondotik, Urrizak bortz tantoko aldea atera zion San Migeli. Alde hori mantendu egin zen partidaren zati gehienean, nahiz eta hiru tantora ere hurbildu zen doneztebarra, 13-10 eta 22-19. Baina partidaren bigarren zatia erritmoa jaitsi egin zuten eta San Mgelek ezin izan zuen deus egin, 30-22 galdu zuen.

Jokoan ez zen ez bat eta ez bertzea gailendu, baina hutsegiteak gehiago egin zituen Doneztebekoak. Gainerakoan, biek tanto kopuru berdina egin zuten, 16, eta sakea ere ez zen erabakiorra izan: Urrizak zazpi tanto egin zituen eta eta San Migelek sei.

Koteto Ezkurra lesionatua

Jaialdi berean, Koteto Ezkurra doneztebarrak min hartu zuen ezkerreko izterrean. Ion lagun zuela, 5-7 galtzen ari ziren Zeberio eta Urrutiaren kontra eta pintxazo bat sentitu eta erretiratu egin behar izan zuen Doneztebeko beteranoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun