Mexikora itzuli aitzinetik, azken bi partidak jokatuko ditu aste honetan Migel Mari Urrutiak

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 5a

Urrutia Zeberioren aurkako partidan.

Ortzegunean eta larunbatean ariko da lehian

Hilabete bizia izan da Urrutiarentzat. Azkeneko bi partidak falta direnean, guztira zortzi partida jokatu ditu eta horietatik bost galdu eta hiru irabazi ditu. Saldiastarra pozik agertu da egindako lanarekin: «espero nuena baino hobeki jokatu dut. Bost hilabete banituen jokatu gabe eta oso kontent nago nola joan zaidan ikusita».

Mexikora itzuli aitzinetik, azken bi partidak jokatuko ditu aste honetan Migel Mari Urrutia saldiastarrak. Ortzegunean jokatuko du horietako bat, Etxeberria IV.a lagun duela, Endika eta Etxeberria III.a izanen dituzte aurkari.

Hilabete bizia izan da Urrutiarentzat. Azkeneko bi partidak falta direnean, guztira zortzi partida jokatu ditu eta horietatik bost galdu eta hiru irabazi ditu. Saldiastarra pozik agertu da egindako lanarekin: «espero nuena baino hobeki jokatu dut. Bost hilabete banituen jokatu gabe eta oso kontent nago nola joan zaidan ikusita».

Buruz buruko txapelketan, Juaristiri irabazi eta San Migelen kontra galdu zuen, nahiz eta 22-8 irabazten joan. Zeberiok finalerdietatik kanpo utzi zuen. «Buruz buru konplitu dut, baina finalerdietatik tanto batera gelditu izanak pena ematen dit. Pozik nago eman didaten aukeragatik eta kantxan gozatu egin dut", adierazi du Urrutiak.

Aitortu duenez, "nire besoak ez du freskura haundirik izan eta peloteoan ez dut minik egin. Golpe falta hori sakean nabaritu dut gehiago. Azken partidetan hobera egin dudala somatu dut, baina orain berriz Mexikora noa˝. Gaineratu duenez, «litekeena da erremontean eman ditudan azken pilotakadak izatea eta gozatu dudala esan dezaket».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun