Etxalarko Udalak 30.685 euro bildu ditu Iarmendiko ehiza postuengatik

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 3a

Enkantera atera diren postuak, hasierako prezioa, enkante hartzailea eta errematea.

Hiru postu hutsik gelditu dira eta behin behineko esleipenei sesta ematen ahal zaie irailaren 7ko 12:00 arte

21 uso postu atera ditu Udalak enkantera eta horietatik hiru hutsik gelditu dira eta Udalak ezarritako hasierako prezioekin alderatuz, 630 euro gehiago bildu dira. Gisa berean, behin behineko esleipenei sesta ematen ahal zaie ortziral eguerdira bitarte.

Iarmendiko barrutian dauden uso postuen enkantea egin zuen Etxalarko Udalak irailaren 1ean, usadioa den bezala, ahozko posturaren bidez. Guztira 30.685 euro bildu zituen. 21 uso postu atera ziren enkantera eta horietatik hiru hutsik gelditu ziren. Gisa berean, hasierako prezioetatik ez ziren sobera urrundu ehiztarien prezioak; Udalak ezarritako hasierako prezioekin alderatuz, 630 euro gehiago bildu baitziren. Dena den, larunbatekoa behin behineko esleipenei dagokie, eta horiei sesta ematen ahalko zaie ortziral eguerdira bitarte, irailaren 7ko 12:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun