Etxalarko uso postuen enkantea larunbat honetan eginen da

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 31

Lizitazioaren hasierako prezioak.

Garestienetatik (3.125 euro) merkeenetara (875 euro), 21 postu aterako dira enkantera

Garestienetatik (3.125 euro) merkeenetara (875 euro), 21 postu aterako dira enkantera. Ahozko posturaren bidez eginen da, 12:00etan Herriko Etxeko batzar-aretoan.

Iarmendiko barrutian dauden uso postuen enkantea larunbat honetan eginen da Etxalarren. Usadioa den bezala, ahozko posturaren bidez eginen da, 12:00etan Herriko Etxeko batzar-aretoan. Subastan ematen den tanto bakoitza 10 eurokoa izanen eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordaindu beharko du, fidantza gisa. Errentan ateratzen den zenbatekoa irailaren 21erako ordaindu beharko da.

Garestienetatik (3.125 euro) merkeenetara (875 euro), guztira 21 postu aterako dira enkantera eta lizitazioaren hasierako prezioak taulan ageri diren hauek izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun