Aste honetan akituko da Malerrekan konpostontziak eskatzeko epea

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 29a

106 konpostontzi banatu ditu orain arte Malerrekako Mankomunitateak

Abuztuaren 31n akituko da konpostagailua dohainik eskatzeko epea. Interesatuek Mankomunitatera joan edo 948 451746 telefonora deitu behar dute. Aipatu, orain arte, Malerrekan 106 konpostontzi banatu direla.

Baztango Udalak eta Malerreka eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateek azken lau urte hauetan egin dituzten konpostaren kanpainetan, guztira 624 konpostontzi banatu dituzte dohainik. Horietan azkenekoak, ekainean eta uztailean egin zituzten. Konpostontziak banatzeaz gain izena emana zuten familia guztiekin bilerak ere egin zituzten azalpenak emateko, zer botatzen ahal den eta zer ez, zein arazo izaten ahal dituzten eta nola konpondu jakiteko. Ekainean, adibidez, 164 konpostontzi banatu ziren Baztanen eta 88 Malerrekan. Uztail hasieran, berriz, 43 konpostontzi banatu ziren Bortzirietan.

Oraindik ere norbait interesatua baldin badago, izanen du aukera, zerrenda berria betetzen ari baitira. Malerrekako Mankomunitatearen kasuan, abuztuaren 31n akituko da konpostagailua dohainik eskatzeko epea. Mankomunitatera joan edo 948 451746 telefonora deitu behar da.

Bertzalde, traste haundien bilketa egiteko telefono berria dela oroitarazi dute Mankomunitateetatik. Orain 672 045734ra deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun