Finaletik kanpo gelditu da Ezkurra, Zeberioren kontra galduta

26-30 galdu du doneztebarrak partida gogor baten ondotik 2012ko abuztuaren 28a

Ezkurra Zeberioren kontrako partidan.

San Migelek asteburuan jokatuko du txapelketako bigarren kanporaketa

Koteto Ezkurrak buruz buruko 12. txapelik gabe gelditu beharko du aurten. Joan den larunbatean buruz buruko txapelketa-Kutxa Sari Nagusiko finalerdia jokatu zuen Hernaniko Galarreta pilotalekuan, Patxi Zeberioren aurka, eta hasieran faboritoa bera izan arren, ez izan zuen aurkaria gainditu. San Migelek asteburuan jokatuko du txapelketako bigarren kanporaketa Urrizaren kontra. Orduan jakinen da zein izanen den bigarren finalista.

Koteto Ezkurrak buruz buruko 12. txapelik gabe gelditu beharko du aurten. Joan den larunbatean buruz buruko txapelketa-Kutxa Sari Nagusiko finalerdia jokatu zuen Hernaniko Galarreta pilotalekuan, Patxi Zeberioren aurka, eta hasieran faboritoa bera izan arren, ez izan zuen aurkaria gainditu.

Partida gogorra eskaini zuten bi beteranoek, 200 pilotakadatik gora izan baitziren. Pilota saio luzeak egin zituzten, eta saketik tanto gutti egin zituzten biek ere, launa bakoitzak. Partidaren hasieran berdinketa aunitz izan ziren, eta zenbaitetan Zeberio eta bertzeetan Ezkurra aitzinetik jarri zen. Azkenean, partidaren garaipena eta beraz, finalerako txartela Gipuzkoa aldera joan ziren.

Larunbat honeta, Urriza eta Julen San Migel doneztebarrak bigarren finalerdia jokatuko dute eta orduan jakinen da zein izanen den bigarren finalista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun