Arkupeak elkarteko 323 bazkide Arantzazun izan dira

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 4a

Arkupeak elkarteko bazkideek ederki pasatu uzten Arantzazura egindako ateraldian.

Sei autobusetan egin dute bidaia

Arantzazuko ateraldiaren ondotik, irailaren 10tik 16ra, Paris aldera joanen dira Arkupeak-eko bazkideak eta irailaren 14an Lezora. Horrez gain, irailaren 27tik urriaren 9ra Benidorm aldera joateko asmoa dute.

Iragarri bezala, abuztuaren 31n Arantzazura bidaia antolatu zuen Arkupeak Elkarteak eta ateraldiaren erantzuna ona izan zen, 323 bazkide joan baitziren, apuntatuak zeudenak baino hiru guttiago. Sei autobusetan egin zuten bidaia.

Behin Arantzazura ailegatuta, parketxeko arduradunak hango informazioa eman zien bazkideei eta bisitatzera gonbidatu zituen bazkideak. 11:00etan konfesioetara joateko aukera izan zuten nahi zutenek eta 12:00etako mezara ia bazkide guztiak joan ziren.

Mezatik ateratzerakoan istripu ttiki bat ere izan zen, bazkide batek irristatu eta min hartu zuelako. Gainerakoan, ordean, eguna ederki joan zen. Arantzazutik Azpeitiko Kiruri jatetxera joan ziren bazkaltzera eta han dantzaldia ere izan zuten.

Arantzazuko ateraldiaren ondotik, irailaren 10tik 16ra, Paris aldera joanen dira Arkupeak-eko bazkideak eta irailaren 14an Lezora ere bai. Horrez gain, irailaren 27tik urriaren 9ra Benidorm aldera joateko asmoa dute. Urriaren 13an Bazkidearen Eguna ospatuko dute eta egun horretan 85 urte eta Urrezko Ezteiak egin dituztenei omenaldia eginen diete. Urriaren 25ean Lodosa eta Lizarra bisitatuko dituzte eta azaroaren 5etik 14ra Lanzarote aldera joanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun