Helduen mailako laxoa txapelketa bukatuta, orain gazteen arteko lehia hasiko da. Lau taldek eman dute izena, Arraioz, Doneztebe A eta B eta Oizek eta ligaxka ortziral honetan, abuztuak 24, hasiko da, Doneztebe A eta Arraiozen arteko lehiarekin. Ligaxkako bigarren partida, larunbatean jokatuko da, 10:30ean hasita, eta Doneztebe B eta Oiz ariko dira.
Hurrengo partida abuztuaren 30ean jokatuko da, Oiz eta Arraiozen artean eta hau ere 10:30ean hasiko da. Biharamunean, abuztuak 31, ordu berean, Doneztebeko bi taldeak ariko dira.
Ligaxkako azken partidak irailaren 8an eta 9an jokatuko dira. Irailaren 8an Arraioz eta Doneztebe Bren artean (10:30ean hasiko da) eta biharamunean, Oiz eta Doneztebe A taldeen artean. Azken hau 12:00etan hasiko da.
Ligan sailkatzen diren bi lehendabiziko taldeek finala Arraiozko plazan jokatuko dute irailaren 15ean, 11:30ean.
Bertzalde, aipatu, ligako partidak zazpi jokotara jokatuko direla eta finala, berriz, bederatzira.
Parte hartzaileak
Arraiozko taldean, Eki Etxandi, Jon Etxandi, Urki Etxandi, Mikel Organbide eta Pello Telletxea ariko dira.
Doneztebe A taldean, Goio Mindegia, Jon Belarra, Aimar Jabalera eta Urtzi Juanena ariko dira.
Doneztebe B taldean, Julen Larretxea, Aitor Arotzena, Gorka Iribarren eta Iñaki Maylin izanen dira ordezkariak.
Oizko taldean, Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal ariko dira.