Saralegi, Kastro eta Pellejero Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2012ko abuztuaren 28a

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalean ariko diren bortz aizkolariak. Ezkerretik eskuinera, Kastro, Mindegia, Pellejero, Resano eta Saralegi.

Saralegi, Pellejero, Mindegia eta Kastro Nafarroako II. Mailako finalean ere ariko dira

Joan den asteburu honetan erabaki dira Euskal Herriko III. Mailako eta Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketetako finalistak zein izanen diren. Abuztuaren 25ean III. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen Lakuntzan eta biharamunean, Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa Gorritin.

Joan den asteburu honetan erabaki dira Euskal Herriko III. Mailako eta Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketetako finalistak zein izanen diren. Abuztuaren 25ean III. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen Lakuntzan. Bederatzi aizkolari aritu ziren lehian, eta horietan Asier Pellejero aresoarrak egin zuen denborarik onena. Pellejerorekin batera, Ruben Saralegi (Leitza-Iruñea), Raul Kastro (Urroz), Julen Kañamares, Arkaitz Jauregi eta Iban Resanok lortu dute azaroaren 11n Aldatzen jokatuko den finalerako txartela.

Biharamunean, abuztuak 26, Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen Gorritin. Guztira hamar aizkolari aritu ziren hiru txandetan banaturik, eta tartean ziren eskualdeko hainbat: Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Raul Kastro (urroz), Arkaitz Olano (Leitza), Asier Pellejero (Areso) eta Ruben Saralegi (Leitza-Iruñea). Saralegi izan zen guztietan bizkorrena eta beraz, azaroaren 16an Donezteben jokatuko den finalean izanen da. Berekin batera, Iban Resano, Asier Pellejero, Xabier Mindegia eta Raul Kastro ariko dira finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun