Joan den urteko abuztua bezala hilabete beroa izaten ari dela aurtengoa ere. Baina iaz garai honetan bero egin bazuen, are haundiagoa egiten ari da aurten, termometroetan datu historikoak ikusi baitira. Joan den urtean abuztuaren 20an neurtu zen hilabeteko egunik beroena, tenperatura 40 gradutara igo baitzen. Aurten, berriz, zenbait tokitan 42 gradutara igo zen abuztuaren 17an.
Eskualdean dauden estazio meteorologikoen arabera, abuztuaren 17an Iruritan eta Lesakan neurtu ziren tenperaturarik altuenak, 42 gradutara igo baitzen termometroa bi herri horietan dauden eskuzko estazioetan bildu zenez. Doneztebeko estazio automatikoan ere tenperatura 42 gradutik hurbil ibili zen, 41,9 gradu neurtu baitziren. Gainerakoetan ere tenperatura altuak ikusi ziren: Amaiurren 39 gradu, Areson 37 gradu, Arizkunen 40 gradu, Artikutzan 36,5 gradu, Beran eta Bertizen 41 gradu, Goizuetako Arranbide zentralean 38 gradu, Doneztebeko eskuzko estazioan 40 gradu, Goizuetan 40 gradu, Leitzan 35 gradu, Lesakako San Antonen 37,5 gradu eta Gorramendiko estazio automatikoan 31,7 gradu.
Abuztuaren 17arekin batera, biharamuna ere egun beroa izan zen, baita abuztuaren 9a eta 10a ere.